SCM

EIKT eremuen ikuspegia

SCM (Supply Chain Management)

Hornikuntza Katearen Kudeaketan sartzen diren tresna eta metodoek helburutzat daukate hornikuntza hobetzea eta automatizatzea, izakinak eta entrega epeak murriztuz, eta uneoro prozesuko parte-hartzaile guztien trazagarritasuna bermatuz.

Horrelako tresnek enpresaren informazio-sisteman bere produkzio gaitasunei buruz jasotzen den informazioa erabiltzen dute eskaerak automatikoki egiteko. Horregatik, SCM tresnek lotura zuzena dute enpresaren kudeaketa integralarekin (ERP).

Supply Chain Management

Funtzioak

Produktu eta zerbitzuen administrazioa: hornikuntza katea diseinatzea eta gauzatzea eskaintzari eusteko.

Produkzioaren kontrola: barne produkzioa eta hornikuntza-jarduera programatzea.

Hornikuntza: behar diren inputak eskuratzea, ongi zainduz hornitzaileen entregatzeko epeak eta inbentario mailak.

Banaketa: produktua zaintzea eta bezeroei edo banaketa-sareari helaraztea

Prestakuntza

Administrazioa

Ingeniaritzak

  • Adar guztiak

Lanbide Heziketa

  • Administrazio teknikariak

Profil profesionalak

Administrazioa

  • Ekonomia eta enpresa arloetako lizentziatuak
  • Administrazioko teknikariak

Ingeniaritza logistikoa

  • Antolakuntza

Sektoreko ingeniaritza

  • Kimikoa
  • Mekanikoa
  • Elektrikoa / Elektronikoa

Softwarea

Konponbide multinazionalak

  • Navision
  • Nav/Ax
  • Axapta
  • Oracle Value Chain Planning y Execution
  • SAP
  • SAGE
  • INFOR
  • UNIT4
  • ASPROVA

Konponbide lokalak

  • Ibermática-ren RPS
  • CTI Soft-en Spyro
  • Sol Micro-ren eXpertis
  • i68-ren Izaro
  • Sage ERP X3

 

Atlasera itzuli