PSM

EIKT eremuen ikuspegia

PSM (Professional Skills Management)

PSM izeneko osagarri honek elkarri konektatutako hainbat teknologia barne hartzen ditu. Pertsonen gaitasun profesionalen kudeaketa optimizatzea dute helburu, beharrezko duten gaitasuna bereganatzeko prozesu egokiak bermatzen dituzte beraz, betiere oinarritzat hartuz gaitasun premien ebaluazioa, auto-zuzendutako prestakuntzaren bitartez premia horiek estaltzea, eta edukiak eta ezagutza integratua sortzea.

Professional Skills Management

Funtzioak

Giza baliabideen kudeaketa: jardueran atzemandako premietan oinarritutako prestakuntza plana.

Kudeaketa komertziala: produktu berriak merkaturatzea, eskaintzetarako behar den produktuen dokumentazioa, aukeren azterketa eta bezeroarentzako aholkularitza.

Produkzioaren kudeaketa: langile berriak, produkziorako bitarteko berriak eta produkzio aldaketak txertatzea.

SAT arreta teknikoa: arreta deslokalizatua, produktuaren aldaketak eguneratzea, “just in time” laguntza, produktu berriak sartzea mantenimendu zorroan.

Prestakuntza

  • Goi-mailako LHko teknikariak
  • Ingeniaritzak
  • Lizentziaturak
  • Pertsonen zuzendaritzarako masterra
  • Proiektuen kudeaketarako masterra
  • Giza baliabideen kudeaketarako masterra

Profil profesionalak

  • Giza baliabideetako prestakuntzako arduradunak
  • Fabrikazioa planifikatzeko arduradunak
  • Produkzioko ekipo buruak
  • SATeko arduradunak
  • Dokumentazio teknikoaren arduraduna
  • Kalitateko arduraduna

Softwarea

  • Incress “gaitasun bidezko kudeaketa”, IMHrena
  • Evidencer: gaitasunen paper-zorro digitala, FORMA SOLUTIONS-ena
  • Virtool: Errealitate Birtualean oinarritutako argibide plataforma, ALECOP-ena.
  • SIMTRA: Errealitate Handituko eduki sortzailea lanpostuan laguntzeko, ALECOP-ena.
  • Kuedeakin: enpresako barnekintzailetzarako atari kolaboratiboa, IHARDUN-ena
  • Moodle: prestakuntzaren kudeaketarako LMS plataforma (open source)
  • exeLearning: prestakuntzako edukientzako egile tresna (open source)

 

Atlasera itzuli