INDUSTRY 4.0

EIKT eremuen ikuspegia

INDUSTRY 4.0 (Advanced Manufacturing)

4.0 industria edo industria adimendunaren kontzeptua “laugarren iraultza industrialarekin” lotu ohi da sarritan, zeina negozio eredu berri batean oinarritzen baita: eredu horretan IKT sistema integratuak elkarrekin konektatuta daude, eta baita Internetekin ere, eta funtsezkoak dira industriaren automatizazio integral eta eraginkorra bermatzeko.

Termino kolektibo honen azpian balio katearen antolakuntzako hainbat teknologia eta kontzeptu biltzen dira:

  • Sistema ziber-fisikoak, funtzio hauek betetzen dituztenak: prozesu fisikoak monitorizatzea, eta mundu fisikoaren kopia birtual bat sortzea erabaki deszentralizatuak hartu ahal izateko.
  • Gauzen Interneta: aukera ematen die sistema ziber-fisikoei denbora errealean elkarren artean komunikatzeko eta kolaboratzeko, eta gizakiekin ere bai.
  • Zerbitzuen interneta, zeinaren bidez balio-kateko parte-hartzaileek barneko zerbitzuak eta erakundeen artekoak eskaintzen eta erabiltzen baitituzte.

Advanced Manufacturing

LOGISTICS 4.0

Industria aurreratu edo adimendunaren testuinguruan, 4.0 logistikak antolakundeen baitako sare logistikoak sinpletzeko, azkartzeko eta koordinatzeko balio du.

Hala, abangoardiako hainbat teknologia oinarritzat harturik (Gauzen Interneta, Cloud Computing edo Big Data), laugarren belaunaldiko logistika garatzen da, zeinak sekulako potentziala baitu prozesu logistikoen diseinu nahiz kudeaketa optimizaturako eta esparru horietan negozio eredu, kontzeptu eta konponbide berriak ezartzeko.

Funtzioak

RF anplifikagailuak

Haririk gabeko komunikazioak

Sentsore industrialak

Zehaztasunezko Indoor lokalizazioa biltegi automatizatuko prozesuetarako edota PRLetarako (segurtasun fisikoa)

Prestakuntza

Profil profesionalak

  • Hardware / firmware garatzea
  • Sistemak integratzea
  • Komunikazioetako aholkularitza
  • Giltza eskuan proiektuak

Softwarea

Funtzioak

Tresnak, protokoloak, algoritmoak, baliozkotze arauak, eta abar sortzea sistema eta produktuei ahalik eta balio handiena emateko.

Datuen-informazioaren errentagarritasuna bilatzea. Lagungarri izan behar du erabakiak hartzeko, estrategia planifikatzeko, produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, jarduera baloratzeko.

Ekipo eta produktuei prestazio berriak ematea, erabiltzaileari ematen dioten balioa handitzeko eta haren erabilpen esperientzia hobetzeko.

Ekipo eta moduluei adimena eta interoperagarritasunerako gaitasuna emango dieten sistema integratuak txertatzea.

Konektatzeko protokolo estandar homogeneoak zehaztea/erabiltzea elkarrekin komunikatzen diren osagaien artean

Ondoko hauetatik informazioa atzematen duten osagai eta sentsoreak: prozesuetan esku hartzen duten eragileak, produktuen, makinen eta sistemen arteko konektagarritasuna (Gauzen Internet) eta produzitzen den trafiko guztiaren segurtasuna eta sendotasuna bermatzen duten sistemak

Prestakuntza

Diziplina anitzekoa

Profil profesionalak

  • Sistema informatikoetako ingeniariak
  • Ingeniari industrialak (elektronika)
  • Telekomunikazioetako teknikariak

Softwarea

 

Atlasera itzuli