ERP

EIKT eremuen ikuspegia

ERP (Enterprise Resource Planning)

ERP izeneko informazio kudeaketako sistemek enpresa baten operazio eta produkzio alderdiekin lotutako negozio praktikak automatizatzen dituzte. Enpresa barruko software arkitektura gisa egituratzen dira, eta hala, produkzio, logistika, finantza eta giza-baliabide funtzioen arteko informazioa integratzen eta ematen dute.

ERP software batek gauza askotarako balio du: enpresako bezeroei laguntzeko, beren arazoei erantzun azkarrak emateko, eta informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko; hala, erabakiak hartzea errazagoa da, produkzio zikloak murrizten dira eta kostuak minimizatu ere bai.

Hauek dira ERP sistemen helburu nagusiak:

  • Enpresako prozesuak optimizatzea.
  • Informazioa eskuratzea.
  • Antolakundeko osagai guztien artean informazioa partekatzea.
  • Beharrezkoak ez diren berringeniaritza datuak eta operazioak ezabatzea.

Enterprise Resource Planning

Funtzioak

Proiektuen kudeaketa: aurrekontuak, zerbitzuak, eskaerak, gastuak, errentagarritasun txostenak, zerbitzu mailak, fakturazio aginduak

Kudeaketa komertziala: salmenta eskaerak, irteerak, entrega oharrak, fakturazio prozesua, eskaeren kudeaketa, bezeroen informazio bateratua

Erosketen kudeaketa: Tarifak, merkatu-gaiak jasotzea, hornitzaileen fakturak erregistratzea eta kontabilizatzea, erosketen planifikazioa, eskaeren arteko harremana, entrega oharrak eta fakturak

Produkzioaren kudeaketa: kostu zentroak, produkzio planak, fabrikazio aginduak, lan parteak, produkzio kostuak, intzidentziak, tresnen kudeaketa, mantenimendua eta mantenimendu parteak

Finantza kudeaketa: kontularitza plana, aurrekontuak, zergak, kontabilitate orokorra, ordainketak eta kobrantzak, bankuko kontabilitatea, balantzea eta emaitzen kontua

Biltegien kudeaketa: stocka, produktuaren ezaugarriak, etiketa inprimatzea, barra kodea, berrezartze kontrola, trazagarritasuna, stock-eko irteeren kudeaketa automatikoa, inbentarioa, mugimendu txostenak

SAT arreta teknikoa

Kalitate kontrola

Prestakuntza

Administrazioa

Ingeniaritzak

  • Mekanikoa
  • Elektrikoa
  • Elektronikoa
  • Adar guztiak

Lanbide heziketa

  • Mekanikoa
  • Elektrikoa

Profil profesionalak

Administrazioa

  • Administrazioko teknikariak
  • Ekonomia / Enpresa arloetako lizentziatuak
  • Erosketak / Entregak, e.a.

Ingeniaritza

  • Antolakuntza: prozesuak, metodoak eta denborak
  • Mekanikoa
  • Elektrikoa
  • Elektronikoa

Kalitatea

  • Kalitateko teknikariak

Lanbide Heziketa

  • Mekanika arloko LH
  • Elektrizitate arloko LH
  • Kualifikaziorik gabeko profesionalak

Softwarea

Konponbide multinazionalak

  • Navision
  • Nav/Ax
  • SAP
  • SAP Bussines One
  • Oracle ERP Cloud (eBusiness Suite, JDEdwards Enterprise One, Project Portfolio Management)
  • Sage ERP X3
  • INFOR
  • UNIT4
  • ASPROVA

Konponbide lokalak

  • RPS (Ibermática)
  • Spyro (CTI Soft)
  • eXpertis (Sol Micro)
  • Izaro (i68)

 

Atlasera itzuli