CRM (Customer Relationship Management)
Bezeroarekiko harremanen kudeaketak edo CRMk konponbide teknologikoak ematen ditu enpresaren eta bezeroen arteko komunikazioa sendotzeko. Bide horretatik, enpresak bezeroekiko harremanak hobetu ditzake harreman horretako osagai desberdinak automatizatuz:
- Aurre-salmenta: zerikusia du marketinarekin; merkatua, hots, bezeroen premiak aztertzearekin, eta balizko bezeroak identifikatzearekin.
- Salmenta indarrak (Sales Forces Automation – SFA) automatizatzea.
- Bezeroaren arreta zerbitzua kudeatzea
- Salmenta ondorengo harremana
Funtzioak
Salmentak: babesa talde komertzialari. Jarraipena lehen harremanetik salmentaraino eta leialtzeraino.
Marketina: marketin kanpainaren jarraipena eta kudeaketa, bezeroarengan duen inpaktuaren ebaluaketa, metrika eta errentagarritasun txostenekin
Zerbitzuak: eskaintza sortzea, produktu/zerbitzua, hornitzaileak, fakturazioa eta administrazioko beste ekintza batzuk planifikatzea eta kudeatzea
Euskarria: bezeroaren intzidentzien kudeaketa, egoerak, kasuen deribazioa eta konponbideak
Txostenak: datuak segmentatzeko tresnak, bistaratze pertsonalizatuak, txostenak, grafikoak eta pronostikoak
Balio erantsiko beste tresna batzuk: langileen arteko lankidetza, web formularioak, workflow, mailing, Social CRM eta LOPD
Prestakuntza
- Mundu komertziala: Sail komertziala eta Salmenten saila
Profil profesionalak
- Komertziala: BALIO ERANTSIKO prozesu komertzialak
- Marketina: MK kanpainak eta negozioa sortzea
- Bezeroaren arreta
Softwarea
- SIEBEL
- MICROSOFT DYNAMICS CRM
- SAP CRM
- SALESFORCE
- SAGE CRM
- ORACLE (Siebel, Sales Cloud, Marketing Automation, Service Cloud, Distributed Order Orchestration (Omnichannel), Sales Cloud, Marketing Cloud, Service Cloud, Social Relationship Management, Commerce)
- Izaro CRM