Atlas bizia
Ongi dakigu teknologia arloak berezko hainbat ezaugarri dituela, besteak beste teknologiak segituan gelditzen direla zaharkituta, eta joera berriak etengabe agertzen direla. Horregatik uste dugu Atlas honek elementu bizia izan behar duela, eta etengabe eguneratu behar dela.
Horretarako zaintza sistema bat aktibatu beharko dugu, adimen kolaboratiboko eta ko-sorkuntzako prozesuetan oinarritua, Atlasa elementu baliagarri eta eguneratua izan dadin.
Eszenatoki horretan funtsezkoa izango da diziplina anitzetako eragileen parte-hartzea, bai Atlasa behar bezala eguneratzeko eta baita ere hedapen prozesuan zehar sinergiak sortzeko.