ERP (Enterprise Resource Planning)
ERP izeneko informazio kudeaketako sistemek enpresa baten operazio eta produkzio alderdiekin lotutako negozio praktikak automatizatzen dituzte. Enpresa barruko software arkitektura gisa egituratzen dira, eta hala, produkzio, logistika, finantza eta giza-baliabide funtzioen arteko informazioa integratzen eta ematen dute.
ERP software batek gauza askotarako balio du: enpresako bezeroei laguntzeko, beren arazoei erantzun azkarrak emateko, eta informazioa modu eraginkorragoan kudeatzeko; hala, erabakiak hartzea errazagoa da, produkzio zikloak murrizten dira eta kostuak minimizatu ere bai.
Hauek dira ERP sistemen helburu nagusiak:
- Enpresako prozesuak optimizatzea.
- Informazioa eskuratzea.
- Antolakundeko osagai guztien artean informazioa partekatzea.
- Beharrezkoak ez diren berringeniaritza datuak eta operazioak ezabatzea.
Funtzioak
Proiektuen kudeaketa: aurrekontuak, zerbitzuak, eskaerak, gastuak, errentagarritasun txostenak, zerbitzu mailak, fakturazio aginduak
Kudeaketa komertziala: salmenta eskaerak, irteerak, entrega oharrak, fakturazio prozesua, eskaeren kudeaketa, bezeroen informazio bateratua
Erosketen kudeaketa: Tarifak, merkatu-gaiak jasotzea, hornitzaileen fakturak erregistratzea eta kontabilizatzea, erosketen planifikazioa, eskaeren arteko harremana, entrega oharrak eta fakturak
Produkzioaren kudeaketa: kostu zentroak, produkzio planak, fabrikazio aginduak, lan parteak, produkzio kostuak, intzidentziak, tresnen kudeaketa, mantenimendua eta mantenimendu parteak
Finantza kudeaketa: kontularitza plana, aurrekontuak, zergak, kontabilitate orokorra, ordainketak eta kobrantzak, bankuko kontabilitatea, balantzea eta emaitzen kontua
Biltegien kudeaketa: stocka, produktuaren ezaugarriak, etiketa inprimatzea, barra kodea, berrezartze kontrola, trazagarritasuna, stock-eko irteeren kudeaketa automatikoa, inbentarioa, mugimendu txostenak
SAT arreta teknikoa
Kalitate kontrola
Prestakuntza
Administrazioa
Ingeniaritzak
- Mekanikoa
- Elektrikoa
- Elektronikoa
- Adar guztiak
Lanbide heziketa
- Mekanikoa
- Elektrikoa
Profil profesionalak
Administrazioa
- Administrazioko teknikariak
- Ekonomia / Enpresa arloetako lizentziatuak
- Erosketak / Entregak, e.a.
Ingeniaritza
- Antolakuntza: prozesuak, metodoak eta denborak
- Mekanikoa
- Elektrikoa
- Elektronikoa
Kalitatea
- Kalitateko teknikariak
Lanbide Heziketa
- Mekanika arloko LH
- Elektrizitate arloko LH
- Kualifikaziorik gabeko profesionalak
Softwarea
Konponbide multinazionalak
- Navision
- Nav/Ax
- SAP
- SAP Bussines One
- Oracle ERP Cloud (eBusiness Suite, JDEdwards Enterprise One, Project Portfolio Management)
- Sage ERP X3
- INFOR
- UNIT4
- ASPROVA
Konponbide lokalak
- RPS (Ibermática)
- Spyro (CTI Soft)
- eXpertis (Sol Micro)
- Izaro (i68)