MES

EIKT eremuen ikuspegia

MES (Manufacturing Execution System)

Fabrikazio zentro batean lanaren kudeaketa eta gainbegiratzea kontrolatzeko sistema bat da MES, produkzio esparruan sartzen dena. Bere helburua da produktibitatea hobetzea eta zikloaren denborak murriztea, produktuen kalitatea galdu gabe.

MESek denbora errealeko jarraipena egiten dio informazio guztiari: roboten datuei, makinetako monitoreei eta langileen informazioari ere bai. Enpresako ERParekin integratuz gero, fabrikako administratzaileentzat errazagoa da produkzioa programatzea. Gainera, jarrera proaktiboa izan dezakete, kostuari dagokionean kalitatezko produkzio egoki eta eraginkorra bermatu ahal izateko.

Hona hemen MES sistemen abantaila nagusiak:

  • Produktibitatea hobetzea
  • Kalitatea hobetzea
  • Produkzio kostuak murriztea
  • Aktiboen kudeaketa hobetzea
  • Produktibitate industriala hobetzea
  • WIP murriztea
  • Trazagarritasun araudia betetzea

Manufacturing Execution System

Funtzioak

Produkzioa: produkzioa kontrolatzea eta gauzatzea. Intzidentziak eta aldaketak. Eraginkortasuna

Bulego teknikoa: produktuaren diseinua

Ingeniaritza: fabrikaziorako bitartekoak, errendimendua.

Dokumentazioa: ingeniaritza, bulego teknikoa eta produkzioa

Mantenimendua: ekipoen errendimendua. Monitorizazioa. Eraginkortasuna

Erosketak: zehaztapenak, homologazioak eta planoak kontsultatzea

Kalitatea: espezifikazioak eta tolerantziak zehaztea. Kontrastea

Prestakuntza

Diseinua

Ingeniaritzak

  • Mekanikoa
  • Elektrikoa
  • Elektronikoa
  • Adar guztiak

Lanbide Heziketa

  • Mekanikoa
  • Elektrikoa
  • Elektronikoa
  • Instalazioen muntaia

Langileak, makinako ofizialak

Profil profesionalak

Electronika

  • Seinaleak atzematea

Softwarea

Konponbide lokalak

  • OLANET
  • CAPTOR
  • Izaro MES

Konponbide multinazionalak

  • Siemens
  • General Electric

MES

  • Oracle eBusiness Suite Manufacturing Execution System

RFID

  • Oracle eBusiness Suite Mobile

KontrolaMonitorizazioa

  • Oracle Manufacturing Operations Center

 

Atlasera itzuli